XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUN batean, auskalo zergatik, Julieta ispiluaren aurrean jarri zen...

Eta denbora asko eman zuen han ikusten zuen neska potolari begira.

Michelin tankera zuen irudi hura luze aztertu ondoren, errietan hasi zitzaion bere buruari, aspaldiko lagun bati zuzentzen zaion modura:

- Noiz arte Julieta?

- Ez al dun zerbait erabaki behar?

- Ez al dun zoriontsu izan nahi?

Saguek ez zioten gertaera honi inongo garrantzirik eman.

Julietak bere buruarekin hitzegitea edota ispiluari errietan egitea normaltzat hartu zuten, eskoba zaharkitu batekin dantzatzea arrunt normala iruditzen zitzaien bezala.

Ez zuten susmatu horrek bere ondorioak ekar zitzakeela (...).